Mozorro sexistarik ez, mesedez
Asteburu honetan, iñauteriak direla eta, kaleak mozorroz beteko dira. Pertsona askorentzat egun dibertigarriak izango dira, baina ezin dugu ahaztu mozorro asko iraingarriak izan daitezkeela.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Mozorrotzeak ausartago bihurtzen omen gaitu, une batez beste pertsona bat izateko aukera ematen digu, eta horrek epaituak izateko presiotik askatzen gaitu. Baina kontuz, aukeratzen dugun mozorroaren arabera, mozorroek geure aurkari izan daitezke, geure aurreiritziak agerian utz baititzakete.
Nahi gabe ere, mozorro askok sinesmen matxista eta arrazistak islatzen dituzte. Emakumeen kasuan, bereziki eragiten die horrek lan-eremuko mozorroei; erizain sexya, suhiltzaile sexya edo polizia sexya mozorroak ohikoak izaten dira iñauterietan. Lan-eremua gizonezkoen esparrua izan da historikoki eta emakumeek etxera mugatu behar izan dute. Emakumeen lan-eremua sexualizatzea horiei balioa kentzeko eta sinesgarritasuna kentzeko modu bat da.
Pilar Lekuona, Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidentea, erizainen mozorro sexisten aurka agertu da; «Pandemian argi eta garbi utzi dugu zein den gure errealitatea, nola joaten garen jantzita, mozorro hauek fibolizatu egiten dute erizainen irudia».
Zure mozorroa matxistan del ala ez jakiteko trukoak eskaini ditugu Bigarren Kafean. Gainera, mozorro xenofoboen inguruan aritu gara.