Bogan dira euskarazko hitz jokoak
Egunean Behin aplikazioak bere hirugarren urtemuga betetzear du, eta haren abaroan egin dira arraskatatsu azken boladan 'Berbaxerka' eta 'Wordle'. Hauek ere euskarazko hitzak dituzte oinarrizko osagai.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Hizkiak lagun, euskarazko hitz ahalik eta gehien osatzea du helburu 'Berbaxerka' jokoak; Katalunian sona handia izan duen 'Paraulogic' izeneko lehiaketa du ama-potenko, haren euskarazko bertsioa dugu hau itzultzaiel lanetan jardun den Gorka Salcesen esanetan.
Aldiz, 'Wordle' jokoan bost hizkiko hitza asmatu behar du erabiltzaileak; saiakera bakoitzean jokoak berdez tindatzen ditu leku egokian dauden letrak, eta horiz hitzaren parte direnak baina okerreko lekuan daudenak. Talaios kooperatibako Unai Tolosak azaldu du NAIZ irratian honen arrakastaren gakoa, eta hau ikusita, 'The New York Times' egunkariak jokoa eskuratzeko akordioa lortu dutela kontatu du.