Maite Larburu: «Egunero gertatzen diren hausturak biltzen saiatu naiz»
Pitzaduraz, pitzadura, kantuz kantu, ‘Krak’ diskoa ondu du Maite Larburuk. Bakarkako bere ibilbideko bigarren lana da, proiektu ezberdinetan sortutako kantuekin osatutako diskoa. Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui izan ditu konplize, krak eragile.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Axut! kolektiboaren ‘Amua’ antzezlanareko egindako musika, Harkaitz Canorekin egindako ‘Fruitu Arraroak’ elkarlana eta bidean ahaztu zituen kantuak elkartu eta 11 abestiko diskoa egin du Maite Larburuk. Hausturei eskaini die lana, krak horiei, «hausturak egunero gertatzen dira, batzuk isilak dira eta besteak ozenak. Krak horiek guztiak biltzen saiatu naiz» esan digu.
Raymond Parker idazlearen poema bat, Harkaitz Canoren hitzak eta Itoiz taldearen ‘As Noites de Radio Lisboa’ abestiaren moldaketa bat bildu ditu diskoan. «Boxeo ring batean aritzen naiz, batzuen hitza azpimarratzen eta besteetan musika».
Diskoaren inguruan aritu gara eta hiru kanta abestu dizkigu; izan ere,«istorioak kontatzen dituen musikaria» da Maite Larburu.