Ixabel Agirresarobe; ahozkotasunaren bidez memoria lantzen
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ixabel Agirresarobe usurbildarrak asko daki ahozkotasunaz. Formazioaz, aktorea da, Donostiako Antzerki Eskolan ikasi zuen, eta bitartean ipuinak kontatzen hasi zen. Kale antzerkian trebatu zen urtetan eta HankaGorri eta Gorringo taldeekin herriz herri ibili zen.
Telebistan ere ikusi dugu, Wazemank, Brinkola eta Ipupomamua lanetan. Baina guk bere narratzaile lana izan dugu hizpide. Izan ere, 'Amona Tomaxa eta Sagarra' liburua argitaratu berri du, Iñaki Martiarena 'Mattin' ilustratzailearekin. «Bazter guztietan ikusten dut Amona Tomaxa» aitortu digu.
Ez da harritzekoa, erlazio berezia baitu Agirresasorebk aiton-amonekin. Herri txikietan dabil orain, memoria lantzen. Errezil, Bidania-Goiatz eta Albizturko adinekoekin elkartzen da, eta ipuinak kontatzeaz gain, beraien isotiroak entzuten ditu.
Bere bilibideaz aritu da Bigarren Kafean eta 'Amona Tomaxa eta Sagarra' liburua irakurri digu.