Global Musik | New Orleans
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Munduari biraka jarraitzen dugu Naiz irratiko 'Global Musik' saioan, eta aste honetakoari begira, New Orleans aldean ibili garela aipatu behar dugu. Ameriketako Estatu Batuetako Louisiana estatuko hiriburua da honako hau eta Jazz musikaren sorlekutzat hartzen dela aipatzeko datua da. Guk ordea, modu orokorrago batean egin nahi izan diogu begirada, beste estiloak alde batera utzi gabe. Behin azpimarratzen hasita, bertako brass band estiloari erreparatu nahi izan diogu.
Brass band (metal banda), metal eta perkusio talde bezala, funtsean, New Orleanseko komunitate beltzen bizitzako une erritualak laguntzeko sortu zen, Estatu Batuetan, XIX. eta XX. mendeen joan-etorrian. Hala, elizkizunetan parte hartzen zuen, hala nola ehorzketetan, edo jai herrikoietan, hala nola inauterietan ere bai. Sustrai herrikoiko musika horretatik abiatuta, jazza sortu zen, hasiera batean New Orleans izeneko estiloan edo dixieland etnia zuriaren eskutik.