Idoia Sanchez: «Sexualitatea ez da egiten duguna, garena baizik»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Hezkuntza sexualaren garrantzia aldarrikatzera etorri da Idoia Sanchez Garcia Bigarren Kafera. Izan ere, gaur egun, hezkuntza sexualak sexu harremanetara mugatuta jarraitzen du eta ondorioz, sexu-organuetar murriztua; «sexualitatean ardatza genitaletan jartzeak arazo asko ekarri ditu» esan digu.
Oraindik ez dakigu zer den zehatz-mehatz hezkuntza sexuala, baina Idoiak argi eta garbi azaldu digu gaia ulertzeko gakoa: «ez dago ezer egiteko modu bakar bat».
Idoia Sanchez erizaina, hezitzaile menstruala eta sexologian aditua da. 2019an Xarma Bilerak sortu zuen, jostailu erotikoen munduan murgildu eta euskarazko aholkularitza eskaintzeko. Ordutik, Euskal Herriko hainbat herritatik pasa da bere maletatxoarekin. Bi astez behin etorriko da Bigarren Kafearen estudiora hezkuntza sexualaren inguruan aritzera.