IRRATIA

Larunbata honetan egingo dira 'Arrosa Irrati Sareko IX. Topaketak', Iurretan

Asko dago ospatzeko bihar Iurretan egingo diren Arrosa Irrati Sareko IX. topaketetan. Arrosak 20 bete ditu eta gainera irrati berri bat gehitu da sarera: Iurretako Laixiar irratia. Tailer eta mahai-inguruaz gain, ’Arrosa, 20 urtez uhinak uztartzen’ dokumentala estreinatuko da.

Arrosa Sarearen IX. Topaketen aurkezpena | Arg. Arrosa

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ospakizun bikoitza izango dira larunbatean, azaroaren 6a, Iurretan egingo diren  Arrosa Irratiko Sareko IX. Topetak. Bi urtetik behin egiten dira irratien arteko topaketa hauek baina pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu ziren. Aurten, are gehiago dago ospatzeko: Iurretako Laixiar irratiaren sorrera, eta Arrosa Irrati Sarearen 20. urteurrena. 

Igorreko Abadeen etxean eramango dira aurrera topaketak eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Hiru tailer antolatuko dituzte 10:00etarako. Hizkera sexista eta arrazistaren inguruko hausnarketa izango da bat,  beste biak teknkikoagoak izango dira: irrati bat software libreaz nola martxan jarri, eta, bestetik, FMko emisio bat nola egin. Eguerdian,  Goiuria kultur etxean, podcasten inguruko mahai-ingurua egingo da.  Argia aldizkariko ’Beranduegi’ podcasteko eta ’Klak’ gazteon ahotsa podcasteko kideekin batera, Ondarroako Radixu eta Gasteizko Hala Bedi irratiko kideek parte hartuko dute.  Bazkalondoan Arrosa sareko irratien arteko irrati nobela bat egingo dute eta  18:00etan, Arrosa sarearen 20 urteei buruzko dokumentala estreinatuko dute. Eguna borobiltzeko kontzerturik ez da faltako, Haatik eta Baske Street Boys bukatuko da eguna.