IRRATIA

Pubguitar twichlariaren kantu kuttunak

Tibalt Alberdi (Pubguitar).

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Denboraldi berriarekin bueltan da Doinuetatik Haratago podcast-a. Lehenengo gonbidatua Tibalt Alberdi izan da, Pubguitar ezizenez ezagunagoa. Youtuben euskal kanten gitarra tutorialak egiten ditu Gitarra Euskaraz kanalean, eta Twitch-en zuzenekoak egiten ditu. Horregatik, ez gara harritu gitarrarekin erlazio duten abestiak aukeratu dituenean.

«Gertutik ezagutzen nauen pertsona orok badaki Su ta Gar taldearen zale amorratua naizela» esan digu, eta taldearen abesti bat aukeratu du zerrendari hasiera emateko.