Panemic Tour 2020 Belako; bira aitzindari bat, errepide asko eta paella-ontziak
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
2020ko martxoan, koronabirusak mundua geldiarazi zuen. Ez ziren hilabete errazak izan -bereziki, kulturarentzat- baina proiektu ausartak loratzeko aukera izan zen. Belako musika-taldeak bertan behera utzi behar izan zituen 2020rako aurreikusita zituen 60 kontzertuak. New York-en eman behar zioten hasiera birari, baina itxialdia iritsi zen, eta etxera bueltatu ziren.
Baina Lander Zalakain, Cris Lizarraga, Josu Ximun Billelabeitia eta Lore Nekane Billelabeitia geldiezinak dira. Bira berrasmatu zuten, eta drive-in zinemetan pandemiako munduko lehen bira egin zuten. Hori guztia eta gehiago kontatu dute 'Pandemic Tour 2020 Belako' dokumentalean.
«Ez dizkigu bueltatuko galdutako kontzertuak, baina Zinemaldian egotea zoragarria da» esan digu Lander Zalakain bateria-joleak. Autokarabanetan sartu ziren, eta biluztu egin ziren, ia-ia hitzaren zentzu guztietan.
«Erkide bakoitzean neurriak desberdinak ziren, eta azkeneko momentura arte ez genekien bira egingo genuan ala ez» aitortu Josu Billelabeitiak. Baina lortu zuten, eta esperientzia ahaztezina izan zen; izan ere, beraien hitzetan, «bira oasi bat izan zen».
Aste horietako abentura eta desbenturak kontatzen ditu dokumentalak, akaso zinemaldian ondo gozatuta ere, autozine batean eta zerbeza batzuekin are gustorago entzun eta ikus daitekeen Hernán Zinen filma.