Lehen mailako arreta eta langile kopurua handitzea espero du SATSE sindikatuak
SATSE sindikatuak 39 zuzenketa aurkeztu dizkio Gasteizko Legebiltzarrak onartzeke duen Osasun Publikoaren lege-proposamenari. Hauen berri eman eta Osakidetzaren inbertsio beharrak azaldu dizkigu Amaia Mayor SATSE sindikatuko kideak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
SATSE erizaintza sindikatuak 39 zuzenketa aurkeztu dizkio Osasun Publikoaren lege proposamenari. Lege garrantzitsutzat jo du, «euskal herritarren osasun, ongizate eta bizi kalitatean eragina duelako».
Osasungintzako langileen eskubideak bermatzea aldarrikatu dute hainbat emendakinetan. Besteak beste, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, eskola erizainaren figura edota langileentzako sindikatu eta negoziazio askatasuna.
Lehen mailako harretan, erizain komunitarioen figura eta fisioterapeuten lana bultzatzea eskatu du SATSEk. Pandemian, «argi eta garbi» ikusi du sindikatuak espezialitate hauen garrantzia, kontaktuen jarraipenean edota unitate berezien arretan.
SATSEk osasuna integralki jorratzeko nahia du. Honen agerian ikusten da osasun mentalaren beharra, «osasun mentalari ez zaio nahiko garrantzia ematen», deritzo Amaia Mayorrek.
Inbertsio beharra
Ikasturte politiko berriari begira, inbertsioak «handiak» izatea nahi du sindikatuak. Bereziki, Osakidetza barneko langile faltagatik. «Momentu honetan dauzkagun ratioak ez dira egokitzen gizartearen eta herritarren beharretara».