IRRATIA

«Sorbaldan lesioa dut, beraz Joko Olinpikoez gozatzea izango da nire helburua»

Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea Tokioko Joko Olinpikoetan izango da. Tamalez, lesioa du sorbaldan eta ezin izango da behar bezala osatu hitzordu handirako. Dena den «lasai» agertu da eibartarra eta helburua «disfrutatzea» izango dela azaldu du.

Odei Jainaga, Espainiako marka berria ezarri berritan. (@atletismoRFEA)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da Odei Jainaga eibarko xabalina jaurtitzailea. Espainiako txapeldunak, ordea, lesioa du sorbaldan eta ez da berak nahiko lukeen mailan iritsiko. Hala eta guztiz ere, «lasai» agertu da bera eta aurtengo helburua «disfrutatzea» izango dela azaldu du.