Global Musik | Espainia
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Hitza ematen dugunean, betetzeko izaten da eta hala egin dugu astelehen honetako 'Global Musik' saioan ere. Espainiar estatuko musikari egin nahi izan diogu tarte bat astelehen honetan eta gauzak horrela, denetariko lanak entzuteko aukera zan dugu gaueko hamarretatik aurrera Naiz irratiaren uhinetan. Urteetan apur bat atzera egin nahi izan dugu ere, egungo kantuak ez izan arren, gogora ekarri ahal izateko arrazoirik ez baitzaie falta.
Efemerideen tarteari dagokionez berriz, estatuko Rock abeslari oso esanguratsu baten jaiotza ospatu nahi izan dugu. Miguel Rios Granadan jaio zen 1944an eta bere 'Himno a la alegría' izeneko lanarekin lortu zuen arrakastak historian ondo markatutako ibilbidea utzi dio. Saioaren azken minutuetan Euskal Herriko bi lan entzun ditugu, Trikidantz eta Zetak izan baititugu gurean.
Hauek dira entzun ditugun kantuak:
1. MIGUEL RIOS- BIENVENIDOS
2. JOAQUIN SABINA- POR EL BOULEVARD DE LOS SUEÑOS ROTOS
3. BURNING- ESTO ES UN ATRACO
4. LEÑO- CORRE CORRE
5. ROSENDO- PAN DE HIGO
6. HOMBRES G- VOY A PASARMELO BIEN
7. ANA BELEN- EL HOMBRE DEL PIANO
8. PEREZA- LADY MADRID
9. LEIVA- TERRIBLEMENTE CRUEL
10. MANGO WOOD- NEVER GROW OLD
Nafarroako Uzta
11. TRIKIDANTZ- ZOR ZAIE
12. ZETAK- ZEINEN EDERRA IZANGO DEN