Aitor Merino: «Errealitateak ematen dio zentzua fantasiari»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
FANTASIA izeneko itsasontzi batean hasi zen Aitor Merino bere proiektu berria sortzen; 'Fantasía' izeneko dokumentala. Duela egun batzuk aurkeztu zuen Malagako Zinemaldian eta harrera zoragarria izan du.
Aitor eta Amaia Merino aspalditik bizi dira gurasoengandik, Kontxi eta Iñakirengandik, urrun. Duela lau urte, itsasbidaia bat egin zuten elkarrekin, eta gurasoen arteko harremana grabatzen hasi zen, «gure azken bidaia izan zitekeela konturatu nintzen» kontatu digu Aitor Merinok.
Ia oharkabean, 200 ordu grabatu zituen, eta horrekin pelikula bat egiteari ekin zion. «Erretrato bat egiten ari nintzela konturatu nintzen».
Horrela, distantzia, memoria, zahartzaroa, heriotza... kontzeptu horiekin osatu dute fantasia, «errealitateak ematen baitio zentzua fantasiari».