Gramofonoa | Disco Sucks
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ez zuen nolanahiko arrakasta izan 1979.urtean Chicacogo White Sox eta Detroit Tigersek elkarren aurka jokatu zuten beisboleko partidak. 70.000 pertsona inguru elkartu ziren orduan eta gauzak horrela, Chicagoko Comiskey Parken estadioan jende kopuru gehien bildu zen eguna izan zen. Hauetako asko ordea, ez ziren beisbol partida ikustera gerturatu. Atsedenaldian antolaturiko zenbait diskoren suntsiketa ikustera gerturatu ziren, “Disco sucks” leloa erakusten zuten zenbait pankarta zintzilikatu zituztelarik.
Tentsio handiko unea izan zen hura, Steve Dahl, uniforme militar bat jantzita, zelaira jeep militar batean sartu zen arte. Estadio erdian berrogeita hamar mila disko baino gehiago zituen kutxa erraldoi bat jarri, eta hauek leherrarazi zituen. Ostiral honetako 'Gramofonoa' saioan, egun hartan lehertu zituzten zenbait kantu entzuteko tartea hartu nahi izan dugu arratsaldeko hiruretarik aurrera Naiz irratian.