IRRATIA

Eraikuntzan aplika daitezke birziklapen oinarriak?

Eraikintzako gauzak berreskuratu eta berrerabiltzea bultzatzeko elkartea da Baionako Patx'Ama. Baionara hurbildu gara elkartearen filosofia eta lan-eredua ezagutzeko.

 

Eraikuntzako bi langile, asteartean Iruñeko Arrotxapea auzoan. (Idoia ZABALETA | FOKU) (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Hiru ardatz nagusi izan ditu Gelditu Makinakeko 13. saioak. Hitz egin duzu zientziaz Cambrigdeko Uniertsitateko Aiora Zabalarekin. Zientza eta herriaren zubilanaz, Arantzadi Elkartearekin, eta bukatzeko Baionara jo dugu, Patx'Ama elkartea ezagutzeko.

Jasangarritasuna minarekin lotzen da, kaltea jasateko ahalmena.  Iraunkortasuna, berriz, baldintza jakin batzuetan bere egitura mantentzearekin.  Hori zientzaiara estrapolatu daiteke baina? Duda guztiak argitu dizkigu Aiora Zabala Cambridge Unibertsitateko irakasleak.

Bigarren hari bati ere heldu diogu: Herritarrak zientzilariak izan edo ez, nola hurbildu zientza herritarrei? Aranzadi Zientzia Elkarteko Ane Fernandez herpetologoak eman digu horren berri. Eta hirugarrenik: Eraikuntzan aplika daitezke birziklapen oinarriak? Galdera hori egin dio Arantxa Idier Oliver Irigoieni, Patx'ama proiektua martxan jarri dute berriki.