Patricia Urrutia: «Heldu eta gazteen sexu ergelkeriak taularatu ditugu»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Sexuarekin, eta bizitzarekin, erlazionatutako hainbat zalantza, grina, ezintasun eta aseezintasun elkarrekin partekatzeko sortu zuen Benetan Be konpainiak 'Porno vs. Afrodita (edo #iloveGorkaUrbizu)' lana. Musiak, antzerkia, barreak, galderak, pasioa, mina... guztiak uztartzen dituzte antzezlan honetan. Ideia nondik sortu zen azaltzeko, Patricia Urrutia aktorea gonbidatu dugu Bigarren Kafera.
Patricia Urrutiak gaztetan musika eta biolin ikasketak egin zituen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean filologia klasikoan lizentziatu zen. Antzezle ikasketak Londres eta Madrilen burutu zituen, Philipe Gaulierrekin eta Mar Navarrorekin hurrenez hurren. Bogotan 5 urtez bizi izan zen, eta bertan inprobisazio eta klownean bereziki aritzen den antzerki konpainia sortu zuen, zeinarekin Europa eta Amerikako hainbat festibaletan parte hartzeko aukera izan zuen.
Gainera, interpretazio, inprobisaio eta klown ikastaroetan irakasle aritu da Italia, Belgika, Kolonbia, Holanda, Frantzia, Espainia eta Euskal Herrian. Bere ibilbide profesionalean antzerkia izan du alboan batez ere, baina telebista edota zineman ere murgildu da.