IRRATIA

Iera Agirre: «pilotarien baldintzak hobetzeko asmoz sortutako proiektua da honakoa»

«Ados Pilota» eskuzko emakume pilotari profesionalen lehen kluba eratu da, profesionaltasuna xede. 13 pilotari batu dira eta Martinez de Irujo, Eugi, Goñi eta Unai Arrizabalaga bezalako pilotari ohiak izango dira entrenatzaileak. Iera Agirre izan da NAIZ Irratian.

Iera Agirre pilotariak hartu du parte astelehen honetako prentsaurrekoan. (Gorka RUBUO/FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Eskuzko emakume pilotari profesionalen kluba aurkeztu dute astelehen honetan Leitzan. "Ados Pilota" izenpean, esku-pilotako emakumezkoen lehenengo kluba eratu dute Maite Ruiz de Larramendi pilotariaren ideiari jarraiki. Honen harira, Iera Agirre izan da NAIZ Irratian eta bere hitzetan «pilotarien baldintzak hobetzeko asmoz sortutako proiektua da honakoa».

Txapelketa berri bat ere aurkeztu dute. Ekainaren 4an bertan hasiko da abuztuaren 14ra arte luzatuko den txapelketa. Leitzan hasi eta bukatuko da eta Nafarroa, Bizkaia zein Gipuzkoako udalerrietan jokatuko dituzte partidak. Aire librean jokatuko dituzte partidak, emakumezkoen pilota herrien erdiguneetara eraman asmoz eta hala, «ikusgarritasuna» ere areagotzeko.