IRRATIA

Josu Zabaleta: «'Urpean Murgildu' memoriari buruzko obra da batez ere»

Lidia Txukovskaia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Lidia Txukovskaiaren 'Urpean Murgildu' aurkeztu berri du Katakrak Argitaletxeak. Idazle errusiarraren lana itzuli du Josu Zabaletak eta baita itzulpen lan horretan 1949ko Errusia hura ulertzeko lan sakona egin ere. 

Zabaletak berak azaldu digu zergatik izan duen beti hizkuntza berriak ikasteko joera. Dio itzulpenak ez duela izan behar «itzulpen automatiko bat» eta hori «desegin» behar dela. Desegite hori gauzatzeko modurik onena «bizitza osoan hizkuntza berriak ikastea» dela. Eta errusieraren bitartez murgildu zen idazle errusiar garaikideen obretan. 

Lidia Txukovskaiaren obra eta bizitza hobeto ulertarazi dizkigu Zabaletak, eta haren bitartez agertu dira Bigarren Kafean itzultzaile legazpiarrarekin izan dugun solasaldian Anna Akhmatova, Stalin edota Dmitri Xoxtakovitx, besteak beste.