Nola eragindu pandemiak gure ametsetan?
Helmugarik gabeko igogailu bat, txertoaren ordez zianuroa, inork ez ezagutzea… nolakoak dira pandemia garaiko amesgaiztoak? Amesgaiztoek onurarik badute? Ia-ia fikzioak errealitateari aurre hartu dion honetan, zein da gure amesgaiztoa?
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Koronabirusaren amesgaiztoa amaitzen ari dela iruditzen zaigu, baina ez da gauza ziurra. Aldiz, koronabirusak amesgaiztoak areagotu dizkigula bai. Ikerlariek aztertu dituzte pandemia garaiko ametsak, nola eragiten duen pandemiak gure ametsetan edo gure loan.
Estresa, ezjakintasuna, ezegonkortasuna… areagotu egin dira pandemia garaian, ezinegona, orokorrean. Horiek denek gure loaren kalitatea jaisten dute, gure emozio negatiboak gehiago azaleratzen dituzte etapandemia garaian amesgaiztoak ohikoak dira.