IRRATIA

Verde Prato: «Ahotsak duen transmisio boterea oso erakargarria egin zait beti»

Urteko ezusteko musikal atseginenetako bat izan da Verde Prato. Zazpi abestiko lana argitaratu du Ana Arsuaga tolosarrak martxo bukaeran: 'Kondaira eder hura'. Diskoaren izenak iradokitzen duen bezala, ederra da Anak sortu duen unibertso musikala.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ahotsak garrantzi handia du proiektu honetan, eta Ana Arsuagaren hitzetan «oinarria izan da abestiak sortzerakoan». Baina ahotsaz gain, oso presente daude teklatuarekin eta looper-arekin sortzen dituen doinuak. Verde Pratoren musikak badu tradiziotik, baina edaten du asko musika garaikidetik. 

Ahozkotasunak sormen-prozesuan izan duen garrantzia, bere erreferenteak zein izan diren eta Verde Prato izena nondik datorren kontatu digu Bigarren Kafean, eta hiru abesti aurkeztu dizkigu.