Josune Goeneaga:«Argi nuen gurdia hartu eta batetik bestera eman nahi nuela bizitza»
Josune Goenaga aktorea da, aktore komediantea. 20 urte daramatza batetik bestera, batik bat Alemanian eta Suitzan, umorea eta zirkua uztartuz lanean. Bere ibilbidea errepasatu eta esku artean dituen proiektuak kontatu dizkigu kultur tartean, Hemen elkarteari zabaltzen diogun leihoan.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Etxean, Zumarragako Karmakros Antzerki Taldearekin eman zituen antzerkigintzan lehen urratsak Josune Goenagak. Afizioa ofizio bilakatzeko bidean, Madrilera jo zuen William Layton antzerki eskola entzutetsura. Teatro klasikoa ikasi zuen han, baina irakasleak argi esan zion komediarako jaioa zela. Esaldi hark gogor astindu zuen Goenaga, umorea egiteari buruzko aurriritzien pisuak eranginda. Baina hondoa jotzea bestelakorik ez bide berriei indarrez ekiteko.
Parisen clown ikastaro bat egitean ikusi zuen argia, ulertu zuen umorea egitea ere oso gauza serioa dela, eta gauza serioetaz ere umorea egin daitekela. 20urte badira ordutik, eta geroztik zumarragako aktorea ez da jeitsi umorea eta komediaren trenetik.
Komediante lanetan, gurdia hartu eta batetik bestera ibili nahi zuela argi zuen Josune Goenagak, eta horretarako bidelagun egokia aurkitu zuen. Bikotearekin zirku-bikotea osatzen du, Sally+Pirelli, eta lan asko egiten dute Suitzan eta Alemanian, gala, ekitaldi eta emanaldi berezietan. Zirku-espektakuluen zuzendaritzan ere ibiltzen da Josune Goenaga, zazpi aste eman berri ditu lan horretan Bernako zirku batean.
Hala ere, pandemiak izan du eraginik Goenagaren lan jardunean, urtebeteko zirko-bira bertan behera geratuta, egoeraren alderik baikorrenari heldu dio bikoteak, eta euren ametsetako obra sortzeari ekin diote: Bufoy itxurako Adan eta Eva protagonista izango dituen tragikomedia. Pozik daude denbora eta medioak dituztelako proiektua aurrera eramateko, Suitzan kulturak benetako babesa duelako, eta diru-laguntzak eskuratzeko arazorik ez dutelako izan.
Hemen elkartearen lana, eta bertako emakumeen lana azpimarratu nahi izan du Josune Goenagak. Izan ere, ezinbestekoa da bere hitzetan emakume indartsu hauei ikusgarritasuna ematea, egiten duten lanari zor zaion begirunea emateko eta belaunaldi berriek erreferente izan ditzaten.