IRRATIA

Kera Deia | The Whispers

The Whispers

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Larunbat honetan ere, musikarik onenaz gozatzeko tarte bikaina hartu dugu 'Kera Deia' saioan eta modurik onenean egin dugu beste behin ere. The Whispers talde kaliforniarra gertuagotik ezagutu nahi izan dugu. Izen handi honen atzean sekretu bat baino gehiago ezkutatzen dira eta horiek ezagutzeko, kantu bat baino gehiago entzun nahi izan ditugu 15:00etatik aurrerako txanpan.

1963.urtetik beraien onena ematen jarraitzen dute Wallace Scott, Walter Scott eta Leaveil Degree musikariek, eta Boogie, soul nahiz funk estiloetan ezagutarazten dizkigute kantutzar bat baino gehiago. 1979.urtean, taldearen izen berberarekin kaleratu zuten estudio albumarekin, arrakasta itzela lortu zuten, 'Top R&B' zerrendaren lehen postuan egotea lortu baitzuten.