Ametsak egi bilakatzen diren une hori...
Ez da erraza izaten, baina inoiz gertatzen da. Izerdi, neke eta kezka askoren ostean, baina gogoa inoiz aldera utzi gabe, batzutan ametsak egi bilakatzen dira. Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoyren egi bilakatutako ametsa da 'Maitasunaren itxiera' antzezlana.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk elkarrekin ikusi zuten Pascal Rambert-en ‘Cloture de l’amour' lanaren gaztelerazko ekoizpena. Barruraino iritsi zitzaien bi aktoreei, eta une hartan bertan ameslari, irudikatu zuten zer izango litzatekeen Rambert-en obra euskarara itzuli eta biek taularatzea. Ametsa egi bilakatuko da asteburu honetan: Arriaga Antzokian antzeztuko dute 'Maiatasunaren itxiera' Gaztañagak eta Sagardoy-k Pascal Rambert-en gidaritzapean gainera.
Ametsa egi bilakatzeko bide horretan funtsezkoa izan da bi aktoreen grina eta gogoa. Miren gaztañagak Arriaga Antzokikoei bota zien enbidoa, eta hauek poazarren onartu. eta Eneko Sagardoyk, baiezko bat izan aurretik ekin zion lana euskaratzeari. Danele Sarriugarte izan du gero lagun, Rambert-en testu esanguratsu bezain berezi hau itzultzerakoan.
Bikote harreman baten endekapenari buruzkoa da lana, protagonisten arteko elkarrizketa gordina, gogorra, hitzaren biolentzia agerian uzten duena. Azken hilabeteetan bakoitzak bere aldetik landu du testua eta estreinaldiaren aurretik 10 egun izan dituzte pascal ramberten gidaritzapean lan egiteko. Zuzendari berezia da Pascal rambert bi aktoreen esanetan, iradokitzailea bere aginduetan, baina aldi berean aktore bakoitzari bere bidea askatasunez garatzen uzten diona.
Apirilaren 29an eta 30ean eta maiatzaren 1ean izango dira Arriaga antzokian, gero maiatzaren 8 eta 9an Durangon, eta 15ean Hondarribian dituzte emanaldiak.