IRRATIA

Kaserna: «Antikapitalistak gara eta hortik sortzen ditugu abestiak»

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Aurten argitaratu du bere lehen lana Kaserna taldeak, 'Gelditu da Denbora', zortzi kantuz osatutako albuma. Rock-a eta hip hopa oinarri hartuta, hainbat estilo jorratzen dituzte, reggae, funk eta elektroniko ukituak barne. Zazpi kide ditu taldeak, eta rockaren ohiko formazioaz gain, teklatuak, DJ-a eta saxofoia ere badu haien musikak. Orain dela pare bat hamarkadako soinua gogora ekarri dezakete Kasernaren doinuek, baina haien hitzek gaurkotasun handia dute.

Zazpi kideak Bigarren Kafe estudiora ekartzea konplikatu samarra zen, baina behintzat, horietako lau gerturatu dira diskoari buruz hitz egiteko, eta akustikoan hiru abesti aurkezteko.