IRRATIA

Ameba: «Hasiberrientzako espazio gutxi daude, baina guk zortea izan dugu»

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Usurbilgo lau gaztek osatutako rock eta stoner taldea da Ameba. 2019an sortu zuten proiektua; askotan geratzen den bezala, lagun arteko giroan. Baina joan dira urratsez urrats, pausoz pauso, hainbat estilorekin esperimentatuz, distortsioari eta doinu gogorrei melodia uztartuta, eta ondu dute haien lehen lana: Elikatuz. Ameba dira: Malen Azpiazu, ahotsean, Aritz Zabaleta, gitarrarekin; Jon Mikel Azpiazu, baxuan, eta Enara Eizagirre bateria astintzen.

Bigarren Kafearen estudiora gerturatu dira eta hiru kanta abestu dizkigute.