IRRATIA

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.

Aitziber Garmendia: «Sare sozialekiko oreka galtzen dut askotan eta esklabu sentitzen naiz»

Aitziber Garmendia - bigarren kafea

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Txikitatik izan du antzerkirako zaletasuna, oholtza bat ikusi eta bertan egon nahi zuen, edota kamera bat aurrean jarritakoan, keinuka hasten zen.  Bere txikitako idoloa ere artista bat zen, Txiribiton. 

Zuzenbide ikasketak burutu arren, aktore lana izan du beti ogibide eta pasio, eta antzerki ikasketak egin zituen Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean, Juan Codinaren eskolan eta baita Madrilgo Azarten ere. Bere lan ibilbidean telebista, zinema eta antzerkia uztartu ditu, azken aldiko euskal lan arrakastatsuenen artean ere aurki dezakegularik. 

Azken aldian oso ohikoa da gure agendan eta hiri eta herri askotan Aitziberren antzezlanen bat ikusteko aukera izatea, izan ere, pandemia etorri zenean sei antzezlanetan batera zebilen: 'Losers', 'Erlauntza', 'Moko zorrotza', 'Rita', 'Txanogorritxotik otso emera (6 mutil medio)' eta 'Feminaiz'. 

Guretzat ere tartea berehalakoan egin du, eta kafe goxo bat hartu dugu berarekin Bigarren Kafean.