Haizea Martiartu: «Euskal doinu batzuk eraberritu nahi izan ditut, errespetu handiz»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Bigarren Kafea
Zortzi urterekin hasi zen saxofoiarekin Haizea Martiartu eta Markina-Xemeingo bandan eman zituen lehen pausoak. Hemezortzi urterekin Bartzelonara lekualdatu zen unibertsitate ikasketak hasteko eta Taller de Musics musika eskolan eman zuen izena. ESMUC kontserbatorioa izan zen hurrengo urratsa. Gaur, 'Folketik Jazzera Enseble' izeneko diskoa aurkezteko lehen kontzertua eskaini du.
Euskal kantagintzako hainbat abesti klasiko jazz doinuetara moldatu ditu Martiartuk zortzi musikariren laguntzarekin. Horietako birekin etorri da Bigarren Kafeko laborategira: Lucia Fumero pianistarekin eta Carla Gonzalezekin kontrabaxuan.