IRRATIA

Don Inorrez | Esku hutsik

Don Inorrez - Musika Pilula

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Bide Ertzean taldearen etenaldi batean hasi zen Imanol Ubeda bakarkako proiektua mamitzen 2016an. Bere izena ezabatu, anonimotasunaren izendapena hartu, eta 2018an plazaratu zuen lehen lan luzea, 'Mugiro bila'. Urtebete beranduago 'Dardara hura' binilo/singlea heldu zen, eta 2021eko otsailean etorri da 'Esku Hutsik', Lizarbakar etxearen eskutik hau ere. Azken lan honekin, proiektuak aurrera darraiela adierazi nahi izan du taldeak.

Proiektu pertsonal gisa hasi zen arren, Karlos Aranzegi, Jacob Reguilon eta Paco Loco izan ditu Ubedak bidelagun Don Inorrez gorpuzterakoan. Hegoaldeko giro beroan grabatzen ditu diskoak Don Inorrezek. Ubedak aitortu digunez, lehen diskoaren jarraipena izan liteke “Esku hutsik”, eta bilatzen zuten soinua aurkitu dute hemen ere.

Une honetan entzuten ari garen 'Barre ala negar' kantuaren lehen bi esaldiak entzunda, aski argi geratzen zaigu ironia eta umorea oso presente daudela Don Inorrezen lanean. Hitz bihurri horiek egiteko orduan, konplize trebeak baditu Don Inorrezek. Inondik ere, eskuartean zerbait interesgarri badakarrela ezin da ukatu.