IRRATIA

«Bizi gira... kutxa bira!», Euskal Herri osoa eta diaspora batu nahi dituen ekimena

Ipar Hegoa elkarteak «Bizi gira... kutxa bira!» izeneko ekimena aurkeztu du. Peio Aranzabalek Naiz Irratian egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu. Egurrezko kutxa bat izango da protagonista eta herriz herri mugituko da. Baita kontinentez aldatu ere.

KutxaBira aurkezpena © KutxaBira

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Kutxa bira, herriz herri mugituko den proposamen berria da. Informazioaren Harian izan da Peio Aranzabal eta adierazi du egurrezko kaxa batek «Euskal Herriko itzulia egitea» lortu nahi dutela. Argentinan hasi eta Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, bertan amaituko du bere ibilbidea egitasmo honetarako prestatu duten egurrezko kutxak.

Antolatzaileek azaldu dutenez martxoaren 20an emango zaio hasiera egitasmoari. Hori Viedman (Argentina) izango da eta maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa). Egurrezko kutxaren barnean Amets Arzallus bertsolariak idatziriko «Hitza da gure lurra» agiria ibiliko da batetik bestera. Antolatzaileek oraindik ez dute jakinarazi zein lekutara eramanen duten kutxa, otsailaren 22ra arteko epea eman baitute herri zein elkarteek parte hartzeko posibilitatea ukan dezaten. Xehetasun gehiago kazeta.eus eko albisten honetan aurkituko duzue.