EMO musikaren jatorrira eraman gaitu Izkander Fernandezek
Ostegunero bezala bisita egin du Izkander Fernandezek MusikHaria saiora eta aste honetan genero baten bueltan, EMO musikaren bueltan aritu da hizketan. Gaur egungo adibideak ekarri ditu baina bere jatorrira eraman gaitu, Chicagora, musika bidaia honetan.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Talde bat entzuten hasi eta hariari tiraka EMO musikaren bueltan hiru proposamen ekarri dizkigu Izkander Fernándezek. Euskal Herrian beste hainbat estilok EMOaren sorrera garaian harrera ona izan bazuen ere, musika korronte hau beranduago iritsi zen gurera. Baina badirudi berriz ere goranzko joeran dagoela EMO musika. Chicago ingurua izan da musika horren hirigune nagusia eta handik ekarri du proposamenen bat.
Hauxe aste honetako hautaketa:
– Hospital bracelet - Happy birthday
– Comic Sans - Bide ertzean
– Texas is the reason - Nickel wound