IRRATIA

Idoia Hernández: «Pianoarekin jolasean hasi nintzen, baina ez nuen diskoa sortzeko helbururik»

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Hatxe taldearen musika ez da zaratatsua, sotiltasun handikoa da. Atmosferak sortzen ditu Idoia Hernández Toledok (Errenteria, 1988) pianoarekin. Bakarkako proiektu gisa sortu zuen Hatxe 2014ean, Boliviara egindako bidaia batek inspiratuta. Gerora, musikari gehiago batu dira taldera: Ilargi Agirre (bateria), Peru Galbete (ahotsa eta gitarra) eta Jurdana Ochoa (bibolina).

Azken lana aurkeztu berri dute, 'Panpin hautsien dantza' deiturikoa. Lau kantuz osatutako EPa. Eta disko hori aurkeztera etorri da Idoia Hernández Bigarren Kafearen estudiora.