IRRATIA

Goxotasun eta indar dosia Izkander Fernandezen azken tartean

Egurrean hasi eta bukatu zuen asteroko bere tartea Izkander Fernandez Lemoako musika kritikoak. Doinu mota desberdinak baina elkarren arteko lotura eginaz luzatu zizkigun MusikHaria saioan.

Olatz Salvadorrek Donostian aurkeztu zuen lan berria. (Jon URBE | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Indar dosia egurrarekin banatu zigun arren, goxotasunerako tartea utzi zuen Fernandezek, eta nola gainera. Aurreko tarteetan aipatutako artistekin loturak egiteaz gainera, egunean bertan entzun genituenen artean ere halako konexioak eman ziren. Tartean Olatz Salvadorren kantu bat ere ekarri zigun, baina kanturik rockeroena aukeratu zuen Lemoarrak. Hauxe azken asteko aukeraketa:

– Danielle Durack - Broken Wings

– The Dead Daisies - Like no other

– Olatz Salvador - Galdu