Marina Landaren akelarrea MusikHaria saioan
Akelarrearekin, orokorrean, sorginen jaia etortzen zaigu burura. Baina musikan? Zenbat adiera desberdin jaso ditu akelarreak musikan? Marina Landak adibide batzuk ekarri dizkigu MusikHaria saiora.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Akelarrearen adiera etimologikoa aker larretik datorrela esango bagenu, ziurrenik gertu ibiliko ginatekeen. Baina definizioz zer da akelarre bat? Bada, sorginek Zugarramurdin egindako erritoena da onarpen gehien dituena, izan ere bertako kobaren ondoko larreari Akelarre deitzen diote.
Hala ere akelarre hitzak esanahi desberdinak hartu ditu denborak aurrera egin duen poderioz eta Euskal Herritik harago joan den hitza da. Horren adibide desberdinak abestietan jasota geratu dira han eta hemen eta haietako adibide batzuk ekarri dizkigu Marina Landak aste honetan MusikHaria saioan egiten duen tartera. Aitzakia, argia izan da; Akelarre pelikulak Goya sarietarako bederatzi izendapen lortu dituela. Gainera, aukeratu duen kanten artean, izendapena jaso duen bat abesten ere entzun dezakegu:
– Tremenda Jauría ft La Basu, Jazz Woman & Aneguria - Akelarre
– Koban - Señorita bat akelarre batian
– Fermin Muguruza - Zugarramurdin akelarrea
– Mago de Oz - Aquelarre
– Papá Topo - Akelarre en mi salón
– Zetak - Akelarretan