Etxeratze agindua aurreratu nahiz harremanak mugatu, «berandu goaz» zientzilarien ustez
Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzilariek kezkaz begiratzen diote egoera epidemiologikoari eta uste dute agintariak ez dabiltzala fin pandemiari aurre egiteko hartzen dituzten erabakiekin.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Etxeratze agindua aurreratzeko aukeraz asko ari da hitz egiten azken egunotan Hego Euskal Herrian eta estatu espainiarrean. Bestelako neurriak ere ari dira iragartzen. Nafarroan esaterako, tabernen barrualdeak itxita egongo dira larunbatetik aurrera eta eremu pribatuetan soilik familia unitate bateko kideak egon ahalko dira. «Berandu goaz», dio Izortze Santinek. Biek adierazi dute konfimaneduaren aldekoak ez badira ere, neurri hori dela pandemia kontrolpean izateko helburura gerturatzeko tresnarik eraginkorrena.
Santinek gainera «filosofia aldaketa» bat aldarrikatu du, birusarekin amaitzeko helburua izango duen «Covid 0» estrategia bat.