IRRATIA

Kike Riaño (Stop Etxegabetzeak): «Bankuaren gehiegikeriak eman dira hasieratik»

Miguel Angel eta Oliviak 78 eta 75 urte dituzte, hurrenez hurren, eta Irunen bizi dira. Oliviak bular minbizia du eta gauzak aldatu ezean 11 egun barru, urtarrilaren 24an, kaleratuko dituztela azaldu du Kike Riañok, Gipuzkoako Stop Etxegabetzeak plataformako kideak, Informazioaren Harian.

Stop Etxegabetzeak plataformak emandako agerraldian, Miguel Angel, etxerik gabe gelditzeko arriskuan den laguna. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Sabadell bankuarekin zuten mailegua ordaindu ezinik, bankuaren esku utzi zuten haien etxebizitza 315 euroko alokairu sozial bat ordaintzearen truke. Kontratua baina, «urtarrilaren 24an amaituko da, eta ez diete aukerarik ematen hura berritzeko», Riañok nabarmendu duenez. Bankuak dio kontratu estandar bat dela eta ezin dela luzatu. Legeak dioenari tiraka, hori «gezurra da» Riañoren arabera eta «presioa egiten» jarraitzeko asmoa iragarri du, Olivia eta Miguel Angel etxetik kaleratuak izateko mehatxuarekin amaitu arte.