IRRATIA

Irati Azkue [Zaporeak]: «Bota arte han jarraituko dugu, oraindik premia handia dagoelako»

Iñaki Landaren Han-Hemenka ilustrazioa.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Duela bost urte, Siriako gerra lehertu zenean, Intxaurrondo azoko lagun talde batek proiektu bat sortu zuen: Zaporeak.Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea. Aski ezaguna urteak daramatzalako jo ta su dena ematen oinarrizkoa ere ez dutenen artean. Sentsibilizazioa bultzatzen dute, baina hori bakarrik ez, praktikan hori guztia jartzen urteak daramatzate, bazkariak eta afariak prestatzen, errefuxiatu esparruetan harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Elkarteari buruz hitz egin dugu, Gabonetan Donostian jarri duten merkatuaren inguruan aritu gara eta nola lagundu dezakegun azaldu digu Zaporeakeko komunikazio arduraduna den Irati Azkue Leundak.