Gezur eta aitzakiaz nekatuta daude soinu eta argi teknikariak
Teknikariok sindikatuko bozeramailea, Gorka Agirre izan da kultur tartean. Sektoreak bizi duen garai iluna eta administrazioaren aldetik jasotako erantzun epela salatu ditu besteak beste.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Gezur eta aitzakiaz aspertuta, bederatzi hilabetez behar bezalako laguntzarik jaso gabe, administrazioa eta sektoreko ordezkarien arteko elkarrizketa bide bat zabaltzea oinarrizkoa da Gorka Agirre Teknikariok sindikatuko bozeramailearen iritziz.
Izan ere, sektorea benetan larri dago pandemiak ekarri dituen murrizketen ondorioz, eta administrazioak iragarritako laguntzetatik apenas jaso dute ezer. Erreskate planak ez du emaitza, laguntza errealik ekarri sektoreko langileen gehiengoarentzat. Besteak beste, ikuskizun, ekitaldi eta arte-eszenikoen alorrean lan egiten duten teknikarien esparrua oso delako zabala, eta ez daudelako lan sektore propio bezala izendatuta.
Indefinizio horri erantzun nahian, inkesta bat ere egin du sindikatuak, sektoreko langileen benetako egoeraren erradiografia bat egin nahiean. Sektore-arteko mahai bat osatu eta elkarrizketa bat abiaraztea funtsezkoa da langile hauen etorzkizun duina bermatzeko Gorka Agirre Teknikariok sindikatuko bozeremailearen ustez.