IRRATIA

ASMR; entzumen bidezko laztanak

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Azkeneko urteetan ospe handia hartu du ASMR kontzeptuak. ASMR (Austonomous Sensorial Meridian Response, ingelesez) fenomeno biologiko bat da; Ikusmen- edo entzumen-estimuluek eragindako azaleko sentsazio atsegina deskribatzeko erabiltzen dena. ASMRa sentitzen duten pertsonak esaten dute hainbat soinu eta mugimenduri esker, erlaxazioa edo kilimak sentitzen dituztela, orokorrean buruan hasi eta bizkarhezurretik jeisten direnak. Beste era batera esanda, fereka auditiboak dira.

Kilima horiek sentitu ahal izateko, milaka bideo daude Youtube plataforman, baita euskaraz ere. Gaur, Bigarren Kafean, gure entzuleak erlaxatzen saiatu gara bideoetan ikusitako ASMR teknikak erabiliz.