IRRATIA

«Ikusleek gertaera hau lehen pertsonan bizitzea izan da helburua 'Altsasu' telesailan»

Asier Urbietak zuzendu du 'Altsasu' telesaila. Oraindik bizi-bizirik dagoen gertaera bati buruzko kontaketa egitearen erronkak zeintzuk izan diren azaldu digu kultur tartean.

Asier Urbieta 'Altsasu' telesailaren filmaketan

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Aurrez ere pentsatua zuen Asier Urbietak Altsasu kasuaren inguruan zerbait egitea, baina ez zen erraza gaiari nondik heldu erabakitzea. ETBren eskaintza jasotzean, dokumentazio lanari ekin zion berehala zein ikuspuntu hartu behar zuen erabakitzeko. Ez da ahaztu behar "Altsasu" auzia, oraindik bizi-bizirik dagoela, ez da erraza Urbietaren esanetan, denboran distantziarik hartzeko aukerarik gabe halako gertaera bat kontatzea.

Dokumentazio lana oinarrizkoa izan da gidoia idazterakoan, epaiketaren transkripzioa dokumentu klabea izan da lan horretan. Dokumentuez gain, protagonistekin izandako elkarrizketak ere funtsezkoak izan dira, batik bat auziaren alde emozionala, humanoa, jasotzeko. Asier Urbietaren esanetan, oso eskuzabalak izan dira altsasuko gazteak kontakizunak egiterakoan, xehetasun asko jaso ahal izan dituzte, eta gidoian bere horretan sartu. «Ikusleak gertaera hau lehen pertsonan bizi dezatela da gure helburua» zuzendariaren hitzetan.

Benetako gertaerak oinarri izanda egia eta fikzioaren arteko uztarketari nondik eta nola heldu erabakitzea izan da erronka nagusienetarikoa. Casting- a aukeratzerakoan ere lan eskerga izan dute, 30 aktore nagusi daudelako tartean. Antzekotasun fisikoak baino aktore onak aurkitzea izan da beraien helburua, Iziar Atienza, Jon Olivares, Joxe Ramon Soroiz edota Miren Gojenolak lan egin dute besteak beste.

Asteazken honetan estreinatuko da 'Altsasu' telesaila ETB1en, eta lau atal izango dira guztira.