4. atala: Historiarako epaiketa bat, defentsa estrategia
1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko auzia, herri mobilizazioak hauspotuta, zazpigarren egunean hura apurtzea erabaki zuten auzipetuek. «Gora Euskadi askatuta!» oihukatu eta 'Eusko gudariak' abestuz itxi zuten auzia.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ion T. BARRENA
1970eko abenduaren 3an Burgosko auzitegi militar batean epaitu zituzten 16 euskal herritar. ETAren inguruan loratzen ari zen borroka ito nahi zuen frankismoak, baina ezustean belaunaldi horren pizgarri izan zen.
Lau ataleko podcast honetan garaiko testigantzak, soinuak eta bizipenak jaso ditu NAIZ Irratiak.
Laugarren eta azken atalean auzipetuen epaiketako estrategia eta honen ondorioak, ezkutuan grabatutako auziko soinuak gidari.