Gramofonoa | Hitz itsusiak
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Estitxu Pinatxo
Zer gertatzen da kantu batek hitz «desegoki» bat duenean? Ba, Apple-ek adibidez, iTunes Match aplikazioan hitz itsugarriak dituzten letrak saihesten ditu. Eta berdin egiten du Google Play Music-ek ere. Apple-ek zentsuratutakoen artean daude Jay-Z edo Kanye West e Ice Cube.
Baina gogora dezagun aunitz izan direla musika modernoaren historian zehar zentsuratu diren abestiak, hitz itsusiak zituztelako. Erran ezin ziren hitz horiek beste batzuengatik trukatu, edo kendu, edo...sormen faltarik ez da izan zentsurari izikin egiteko. Aste honetan ere, zentsuratutako kantu zerrenda luzea atera zaigu.