Lekeitiotik gure etxeetara, Euskal Zine Bilera online!
43. ediozioa du Lekeitioko Euskal Zine Bilerak. Bere ibilbide zabalean hainbat mugarri izan baditu ere, aurtengoa inflexio puntu bat izango dela aurreratu digu Xabier Arrate koordinatzaileak: online izango da programazio guztia, Lekeitiotik hortaz, gu guztion etxeetara sartzeko aukera izango du.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zinema jaialdirik beteranoenak, Lekeitioko Euskal Zine Bilera alegia, «online» egingo du bere 43. edizioa. Xabier Arrate koordinatzailea izan dugu solaskide kultur tartean, eta azaldu digunez, bertan behera uzteko aukera ere aztertu zuten, baina azkenean aurrera ekiteko aukerak egin du aurrera, hori bai bilera aurten, birtuala izango da.
Datozen azaroaren 21etik 29ra bitartean, egitarau oparoa izango dugu eskuragarri Zine Bileraren webgunean. Xabier Arratek azaldu digunez, hiru ataletan banatu dute egitaraua:‘Sortu’ atalean zinemaren esperimentazio eta alfabetatzearekin lotutako ekimena aurkeztuko dute. ‘Partekatu’ atalean zinemaren arlo ezberdinak elkarbanatzeko xedea duten espazioak azaltzen dira.‘Saretu’ atalean berriz, euskal ikus-entzunezkoen sortzaile eta erakundeekin jarriko dira harremanetan.
Edizio berritzaile honetan, xede nagusia Euskal Zine Bileraren zabalkundea izango da, jaialdia online izateak horretan lagunduko duelakoan. Xabier Arratek berak aipatu digunez gainera, izango dira geratzeko etorri diren zeinbait aukear berri, baina hori bai, asmoa Zine Bilera presentziala berriz ere egin ahal izatea da, gertutasun hori, zinezale eta zinegileen arteko hurbilketa hori baita Lekeitioko zine Bileraren esentzia.