Amorante | Bat edo Hiru
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Amorante bezala ezagutzen dugu Iban Urizar elgoibartarra musikaren alorrean. Bere ibilbidea hasi zuenetik, zuzenekoa izan da bere lanaren erdigunea. One man band bezala ezagutzen den formatuan aritzen da Amorante, bakarlari gisa musika-tresna ezberdin eta loop-aren erabileran oinarrituz. Orain, bere lehen lan luzea, Bat edo Hiru, kaleratu du Forbidden Colours zigiluaren bidez.
Lan horren emaitza giro ilun eta enigmatiko batera garamatzan kanta sorta izan da, minimalista eta sotila aldi berean. Amorantek bereizketa egiten du estudioko lana eta zuzenekoaren artean, proiektu beraren bi alor bezala ikusten ditu.
Amoranteren kantek izaera aldakorra dute, zuzeneko bakoitzean ñabardura berriak azaltzen dira. Disko bat grabatzerakoan ordea, kantak 'amaitutzat¡0 jo behar dira, nolabait esatearren. Hala ere, hau ez da buruhauste bat izan Bat edo Hiru sortzerako garaian.
Tradizioa eta modernitatearen nahasketa apurtzaile bezala hartu daiteke Amoranteren musika. Bera ordea, ez da eroso sentitzen definizio horrekin. Proposamen arriskatua izan arren, publikoa gauza berriak entzuteko prest nabaritzen du.