IRRATIA

Satorralaia: «Egoera kaotiko honek ez du Donostiako Metroaren zentzugabekeria areagotu besterik egiten»

Manifestazioa egingo dute larunbatean Donostiako Metroaren obretan gertatu diren arazo larriengatik eta %80tik gorako gainkostuaren aurrean kexua adierazteko. Horren atariko izango da Informazioaren Harian Mikel Alvarez, Satorralaia bizilagun mugimenduko kidea. 

Urriaren 29an elkarretaratzea egin zuen Satorralaiak mugimenduak udaletxe aurrean. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Mikel Alvarezek dio «herritarren gehiengoak» ikusten duela alperrikakoa proiektua. Denboraren poderioz, gainera, aurkakotasuna areagotu egin dela ere nabarmendu du.

Azaroaren 14an, larunbatean, manifestazioa egingo dute 12:00etan Koldo Mitxelena kulturgunetik abiatuta proiektuaren «zentzugabekeria» salatzeko.