Olatz Arregui eta Miren Lazkano pozik Paueko Munduko Kopan lortutako emaitzekin
Pasa den asteburuan jokatu zen piraguako Munduko Kopa Pauen. Bertan, K1ean, Maialen Chorrautek bosgarren bukatu zuen eta Olatz Arregui debutariak, zazpigarren postua lortu zuen bere lehen nazioarteko Munduko Kopan, maila absolutuan; eta bestetik, C1ean Miren Lazkanok bosgarren postua lortu zuen eta Klara Olazabalek zazpigarrena. NAIZ irratian izan ditugu Miren Lazkano eta Olatz Arregui Basque Teameko piraguistak eta «oso pozik» agertu dira lortutako emaitzekin.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Piraguako Munduko Kopa Pauen jokatu da pasa den asteburu honetan. Bertan izan ziren hainbat euskal ordezkari eta emaitza onak lortuta gainera. K1ean, Maialen Chorrautek bosgarren bukatu zuen eta Olatz Arregui debutariak, zazpigarren postua lortu zuen bere lehen nazioarteko Munduko Kopan, maila absolutuan; eta bestetik, C1ean Miren Lazkanok bosgarren postua lortu zuen eta Klara Olazabalek zazpigarrena. Gurean izan ditugu Olatz Arregui eta Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak eta biak «oso pozik» agertu dira lortutako emaitzekin. Denboraldia amaituta, atseden hartuko dute orain biek.