Elisabeth Olaskoaga: «Gizonek ez dute G punturik»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Bigarren Kafea
Astelehenero, Elisabeth Olaskoaga sexologoarekin sexualitateaz hitz egiten dugu Bigarren Kafean. Gaurkoan, gizon zakildunen G puntuaz aritu gara, eta zalantza asko argitu dizkigu.
Izan ere, gizonezko zakildunek ez dute G punturik. Aldiz, prostatan daukate G puntuarekin parekatu daitekeen zona erogenoa, P puntua deiturikoa. Topatzeko, gomendioak eman dizkigu sexologoak: aurreiritziak alde batera utzi, probatu, errazago beste pertsona baten laguntzarekin bada, eta gozatu.