Tarana Karim: «Entzun izan dut zapia jazten dudalako ezin naizela feminista izan»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Emakumea, migratzailea, ama, euskal herritarra... horrela deskribatu digu bere burua Tarana Karimek. Ikasketaz abokatua, duela 18 urte iritsi zen Euskal Herrira eta ordutik aktibismoan ari da buru-belarri. «Feminismoak irekiagoa izan behar du, emakumeen aniztasuna kontuan hartzeko», esan du gurean.
Azaroaren 17an, 'Hizkuntza, generoa eta beste menderakuntza batzuk' gaiaz arituko da Palmira Dual eta Leocadia Bueriberirekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak, hizkuntzaren eta generoaren arteko harremanaz hausnartzeko, antolatutako lau mahai inguruetako bat izango da.
Feminismoak aniztasunarekin duen erronkaz hitz egin digu, Azerbaijango Nagorno-Karabaj-eko gatazkaren egoera zein den azaldu digu, eta bere jaioterrian ahozkotasunak garrantzia handia duenez, ipuin bat kontatu digu.