IRRATIA

«Erreskate planik gabe ostalaritzan 16.000 lanposturen galera aurreikusten dugu EAEn»

Mikel Ayestaran Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko ordezkariak Naiz Irratian baloratu du Lakuako gobernuak ostalaritzaren itxiera agindu izana. «Egun batetik bestera» agindu dutela itxiera, «printzipioz inolako laguntazrik zehaztu gabe” eta horrek «haserrea» sortu duela sektorean.

Gauerdian itxiko dituzte ostalaritzako ateak. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ayestaranek oharatarazi du ostalaritza establezimendu askorentzat «azken kolpea» izan daitekeela itxiera berria. «Erreskate plan bat onartzen ez badute 1000 lokalen itxiera aurreikusten dugu epe motzean eta %36ko enplegu galera, 16.000 lanpostu».