«Pentsatzen dugu txakurrek funtzionalitate bat bete behar dutela, eta betetzen ez dutenean, beraien bizitzak ez duela beste baliorik»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Bigarren Kafea
Nafarroako 'Setters Home' elkarteko Asun Ekiza-ra hurbildu da Bigarren Kafea-ra. Setter arrazako txakur abandonatu edo galdutakoei familia bat bilatzeko lanean aritzen den erakundea da. Beraien helburua hauei familia aurkitzeaz gain, beraiekin dauden bitarte horretan behar duten laguntza eskeintzea da. Hainbat profesionalekin egiten dute lan txakurren osasun arazo edota arazo emozionalei aurre egiteko: albaitariak, txakur hezitzaileak…
Nora Oteizak astelehenero egiten duen "txakurrak" tartean gonbidatu dugu 'Setters Home' elkartea. Setter arrazari buruz, adopzio prozesuari buruz eta horrelako proiektu batek dituen gastuei buruz aritu gara.