Lara Izagirre: «Udaberria islatzen zuen filma nahi nuen»
Udazkenari hasiera emateko, udaberria islatzen duen filma aurkeztera etorri da Lara Izagirre Garizurieta (Amorebieta-Etxano, Bizkaia, 1985) Bigarren Kafea saiora.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
BIGARREN KAFEA
Zinemira sailean aurkeztu berri du NORA filma, Euskal Herriko kostaldetik, aitonaren errautsak banatzeko, road trip bat egiten duen neska gazte baten istorioa kontatzen digu. Arruntasunaren edertasunaz, aktore ezezagunen aldeko apostua egiteaz eta Zinemaldiaz aritu da Bigarren Kafean.